api 20, 09:39 Getxo
Dozenaka herritar batu ziren barikuan, apirilaren 17an, Algortako San Nikolas elizako eskaileretan, kuadrilla betek eta Gazte Txosnak jasandako zigor ekonomikoak salatzeko. Ikasturtea hasi zenetik, hiru jaiegunetan musika karroa ateratzeagatik guztira 20.000 eurotik gorako isunak jaso dituztela salatu dute, gertaera "aisialdia pixkanaka ezabatzeko" saiakeratzat joz.
Kerman Diaz eta Unai Mendiburu bertsolariek jarriko diote ahotsa maiatzaren 2ko hitzorduari. Eguna girotzeko Hamarru elektrotxaranga eta Mambo Express taldea ere izango dira; gainera, mozorrotzeko gaia ere jarri dute antolatzaileek: 2000ko "jurruak".