mar 31 Berango
Ekainaren 18an zozkatuko dituzte Santa Ana auzoko Otxabene inguruan eraikiko dituzten babes ofizialeko 206 etxebizitzak (BOE). Berangoko Udalak jakinarazi duenez, esleipenak egiterako orduan lehentasuna izango dute berangoztarrek; denera, udalerrian erroldatuta dauden 138 pertsonek eman dute izena, eta, hartara, horiek guztiek erosi ahal izango dute logela bi edo hiruko etxebizitzaren bat. Udalerrian adingabeko seme-alabaren bat edo berton lan egiten duten beste 23 pertsonei ere esleituko zaizkie etxebizitzok.
mar 31 Uribe Kosta
Energia arloko erabaki zuzenak hartzeko aholkularitza-zerbitzua eskainiko du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Besteak beste, laguntza emango du energia-fakturak ondo ulertzeko edo energia berriztagarrien instalazioak egiteko.