Saharako Maratoia egingo du berriro Jon Salvador korrikalariak
Otsailaren 26an, Saharako Maratoia elkartasunezko kirol-proban parte hartuko du Jon Salvador erandioztarrak. 2010ean irabazlea izan zen Salvador, eta lasterketa amaitu duen bakoitzean podiumera igo da. Behin baino ezin izan zuen proba burutu.
Patinaje artistikoko Getxo Hiria Nazioarteko Txapelketa egingo dute aste-akabuan Faduran
Getxon egiten den seigarren edizioa da, barikuan hasiko da txapelketa eta domekan amaitu. 350 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte bertan.
Otsailaren 11ra arte eman daiteke izena Sopelako Duatloiaren XIV. edizioan parte hartzeko
Atletismoa eta txirrindularitza uztartzen dituen kirola egin gura dutenek aukera izango dute Sopelako XIV. Duatloian, otsailaren 16an. Hilaren 11 da izena emateko azken eguna, www.triatloi.org webgunean, baina data heldu baino lehen 250 partaideko kopurua betetzen baldin bada, ondoren ez da apuntatzerik egongo.
Leticia Canales sopeloztarrak irabazi du Open Las Americas surf-txapelketa
Iberdrola Fesurfing Ligako zortzi probetako bat da Open Las Americas. Hurrengoa martxoan zehar jokatuko dute Conilen (Cadiz).
"Emakume surflariek euren gaitasunetan sinesten dute orain"
Surfaren gaineko zinema bultzatzea helburu, Sopela Surf Film Festival ekimena laugarrenez antolatu dute TAUI MEDIA SLek eta Sopelako Udalak. Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra bitartean iraungo du festibalak, eta, aurreko ekitaldietan legez, surf arloko pertsona esanguratsuek berbetan jardungo dute bertan, horien artean Ana Urrutia kazetariak eta surflariak.
Aktibitate Fisikoko Orientatzaile bat egongo da Gorlizko Udalean otsailetik aurrera
Interesa dutenek otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean hartu ahal izango dute ordua doan aktibitate fisikoko orientatzaileagaz.
Abian da Sopela Surf Film Festival jaialdiaren edizio berria
Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra bitartean ospatuko dute Sopelan, Kurtzio Kultur Etxean, 17:00etatik 21:30era. Sarrera, doakoa izango da.
Sopela Women's Team txirrindularitza-taldea aurkeztu dute
2018an egin zuen taldeak bere lehenengo denboraldia, eta guztira, 14 garaipen lortu zituen. Iazko zortzi txirrindularik berriztu dute kontratua taldeagaz.
Brontzezko domina irabazi du Xabier Pereda getxoztarrak Espainiako Karate Txapelketan
2016an Europako Karate Txapelketa irabazi zuten Ekaitz Pintado eta Xabier Pereda getxoztarrek. Azken hori 2017ko Munduko Txapelduna da 21 urtetik beherakoen artean.
Garazi Sanchez surflariak jaso du Getxoko kirolari onenaren saria
Olatz Etxebarria judoka, Pablo Paredes eskubaloiko jokalaria, Garazi Sánchez surflaria eta Rafa Vilallonga belar-hockeyko jokalaria izan dira Getxoko 2018ko kirolari onenaren saria irabazteko lau hautagaiak. Epaimahaia Getxo Kirolak-eko eta kirolagaz lotura duten erreferentziazko pertsonek osatu dute.
Bela-estropadako denboraldiari ekingo diote aste-akabuan Getxon
Getxok hartuko du 2019an J80 motako belaontzien Munduko Txapelketa, 2017an hautatu zuten moduan.
Xabier Pereda eta Ekaitz Pintado getxoztarrek Espainiako Karate Txapelketa jokatuko dute
2016an Europako txapelketa irabazi zuten Ekaitz Pintado eta Xabier Peredak. Azken hori 2017ko Munduko Txapelduna da 21 urtetik beherakoen artean.
Getxoko 2018ko Kirolari Onenerako finalistak hautatu dituzte
Sari horien bitartez, Getxoko Udalak udalerrian kirola sustatzen duten pertsonen eta erakundeen lana aitortzen ditu.
Laugarrenez, Berangoko Milia da Estatuko onena
Berangoko Nazioarteko Milia espainiar Estatuko onena izendatu dute, laugarren urtez jarraian. Espainiako Atletismo Federazioak 919 puntu eman dizkio herri-lasterketa horri; bigarren baloratuena Bilboko Nazioarteko Milia da, 663 puntugaz.
Leioako futbol-taldea utziko du Martín Bengoak
Leioa Kirol Elkarteak jakinarazi du Martín Bengoa erdilari otxandiarrak ez duela segituko Sarrienako klubean, Marokoko Lehenengo Mailako Chabab Rif Al Hoceima taldeagaz sinatu duelako.
ni naiz agustin azkunaga or argazkien datorrena juantxu guinearekin, ta bai geuk irabazi genuen aste nagusiko mus txapelketa, ezkerrikasko ipintzeagaitik
»» Aste Nagusiko muslaririk onenak, Uribe ...