aza 13, 14:52 Lemoiz
Lemoizko Etzandarri mendi taldeak Araba eta Burgosen arteko mugan dagoen mendilerrorako doako irteera antolatu du domeka honetarako, hilak 15. Taldekideek autobusa Armintza auzoko Armintzekalde autobus geltokitik irtengo dela 9:00etan eta 17:00ak inguru egongo dela bueltan jakinarazi dute. Aldez aurretik izena ematea komeni dela gehitu dute, eta etzandarri@gmail.com helbidea eta 688602121 zenbakia jarri dituzte eskuragarri.