Zelan ez, egunean zehar, San Blas hariak eta erroskillak erosteko aukera egongo da elizarako bidean egongo diren postutxoetan.
Otsailaren 3an ohikoa da elizetara hurbiltzea bedeinkatutako opilak eta koloretako San Blas hariak erostera. Ohituren arabera, kordoiek neguko hotzetatik eztarria babesten dute. Horretarako, bedeinkatutako lokarria lepoan zintzilikatu behar da zortzi egunez, eta bederatzigarrenean erre. Diotenez, urte osoan katarrorik ez hartzeko modurik onena da.