Gazteentzako sukaldaritza tailerra egingo dute barikuan

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 17a, 17:15

Udalerriko 12 eta 17 urte arteko neska-mutilak sukaldatzen ikasteko tailerra antolatu du Barrikako Udalak. Gazteak suteen artean behar bezala mugitzen ikastea beharrezkoa  da etorkizun hurbil batean egunerokotasunari aurre egiteko. Hori dela eta, Gure Ixerdia instalazioek sukaldaritza tailerra hartuko dute otsailaren 20an, barikua, 17:00etatik 19:00etara.

Bi orduko ikastaro horretan, sukaldari gazteek errezeta errazak eta osasuntsuak egiten ikasiko dute. Bada, ikasitako guztia edozein dieta orekatuan ezartzeko egokiak izango dira. Halaber, ikasgaiari modu erakargarrian, praktikoan eta dibertigarrian aurre egingo diote.
Gazteentzako mota horretako tailerrak ohiko bihurtzen hasi dira Barrikako udalerrian, azkenaldian Udalak mota horretako hainbat ikastaro antolatu baititu.
Ikastaroan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da. Hala, interesatuek 946 775 163 telefono zenbakira deitu edo liburutegia@barrika.net helbide elektronikora email bat bidali beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun