Campusaren hiru ardatzak tenisa, mota askotako kirola eta ingelesa izango dira, eta elkarbizitzagaz batuko dituzte. Jagoleakaz batu eta ekimenetara abiatzeko, umeek eta gaztetxoek Barrikako udaletxearen aurrean egon beharko dute, egunero goizeko 9:30ean, eta gurasoak haien bila pasatu ahalko dira 14:00etan. Bitartean, neska-mutilak talde txikietan txandakatuko dira, bi kirol mota eta ingelesa praktikatzeko. Halere, izango dituzte elkarregaz egoteko tarteak, goizeko 11:30eko hamaiketakoa, esaterako.
Izen-ematea
Interesatuek 185 euro ordaindu beharko dituzte, Laboral Kutxan hamabostaldi batengatik, edo 345 euro, hilabetegatik. Abaroaren webgunetik inskripzio-fitxa jaitsi eta bete ostean, elkartearen posta elektronikora igor daiteke, ordainagiriagaz batera. Era berean, badago eskuz ematerik.