Udal hauteskundeak 2015

Boto gutxi batzuek eman dezakete garaipena Barrikan

Hautesleku bakarra dago Barrikan.

Ozta-ozta nagusitu zen EAJ Barrikan 2011n. Boto baten aldeaz irabazi zion Bilduri. Oraingo honetan kabala handirik ez du egin gura izan Asier Garcia EH Bilduko hautagaiak. Eguerdian bozkatu du Barrikako hautesleku bakarrean, udaletxean; eta bere ustez, "lan ederra egin dugu azken lau urteotan, emaitza ona espero dugu". Roberto Muñoz EAJren alkategaiak, "beste denek bezala" irabaztea espero du. Beste kontu bat izango da hauteskundeen osteko, hitzarmenak. Besteak beste, Juan Jose Ezpeleta alkate ohiaren iBarrika eta Heri Lago-Uribe EH Bilduko zinegotzi izandakoaren Orain Barrika lehian dira.

Roberto Muñoz Barrikako EAJko alkategaiak lehenengo orduan bozkatu du. Adierazi duenez, mahaien eraketan egon da eta egun osoa eman du bertan.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun