Egun berean, Barrikako paisaiarik ederrenak irudikatzeko aukera edukiko dute 17 urtera arteko margolari gazteek. Lehiaketa 12:00etatik 14:00etara egingo dute, Iparralde tabernako aparkalekuan. Hainbat kategoria egongo dira, adinaren araberakoak, eta kategoria bakoitzeko, hiruna sari.
Domekan, argazki-rallyan ibiliko dira hilaren 10a baino lehen izena eman zuten lehenengo 50 lagunak. Goizeko 10:00etan hasita, 45 minuturik 45 minutura gai bat iragarriko die antolakuntzak. Parte-hartzaileek lau argazki aukeratu (gai bakoitzeko, bat), eta laurak memoria-txartel batean aurkeztu beharko dituzte, 13:45ak baino lehen, frontoian. Ekainaren 21ean banatuko dituzte lehiaketen sariak.
info+: www.barrika.net