Hilaren 9an egindako udal batzarrean, EAJ eta Ibarrikaren aldeko botoei esker, Tokiko Gobernu Batzordea osatzea adostu zuten, baita hura osatuko duten kideak ere. EH Bilduk jakinarazi duenez, “alkateaz gain, beste hiru ordezkari egongo dira, hirurak ala hirurak alkateordeak izango direla, eta tartean, Ibarrikak duen zinegotzi bakarra dagoelarik”.
Egoera horren aurrean, alkate berriaren erabakia salatu du koalizio abertzaleak: “kudeaketa esku gutxi batzuetan monopolizatuko duen eredu baten alde egin nahi du EAJk”.