Podiuma Pep Angles katalanak eta Jorge Malcas aragoitarrak osatu zuten, biek ala biek Rhamek baino zortzi kolpe gehiago emanda. Barrikoztarrak Espainiako txapelduna izan da hainbatetan 2009tik hona. Izan ere, 2009an kadete legez nagusitu zen, 2010ean eta 2012an 18 urtetik azpikoen artean eta gazte gisa eta 2014an zein 2015ean maila absolutuan. Aurten, AEBetako Arizonako Estatuko Unibertsitateko ikaslea izanik, Ben Hogan saria irabazi du aurten, golf jokalari amateurren sari nagusia.