Berdintasun-ordenantzaz berba egingo dute domekan Barrikan

Berdintasunerako Gunea 2014. © Emakunde

Emakundek bultzatutako Berdintasunerako Gunearen autobusak geldialdia egingo du domekan, hilak 13, Barrikan. Eguerdiko 12:00etan aparkatuko dute autoa Udaletxeko plazan, bertan Roberto Muñoz Barrikako alkateak goizean zehar izango den jardunaldia inauguratzeko. Ondoren, 12:10etan, "Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantzak eta prozesua Uribe Kostako udaletan: Barrikako ordenantza" izeneko hitzaldia eskainiko du Estibalitz Anituak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasunerako Teknikariak. Azkenik, berbaldiaren ostean, bertaratutako guztiek eztabaidarako tartea izango dute, 12:50etik 13:30era.