Txapelketak zenbait aldaketa dakar aurten: batetik, parte hartzeko DJak edo bandaren kideetako batek gutxienez Barrika, Berango, Sopela, Urduliz, Gorliz, Plentzia, Lemoiz, Getxo edo Leioan erroldatuta egon behar du; eta, bestetik, ez dago adin-mugarik, edonork parte har dezake
Lehenengo fasean, maiatzaren 23rako, lau banda eta lau disko-jartzaile onenak aukeratuko ditu epaimahaiak, aurkeztutako parte-hartzaile guztien artean. Antolatzaileek azaldu dutenez, zortzi horiek San Juan jaietan egingo den saio erabakigarrira igaroko dira, finalera, ekainaren 18an egingo dena hain zuzen ere. 700 euroko sari nagusiaz gainera, musika-produktuetan bonuak eta formakuntza ere egongo dira ere. Gainera, finaleko ikusleek hautatuko duten talderik ala DJrik onenak 150 euroko saria jasoko du. Azkenik, irabazleek zuzenean joko dute berriro.
Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko orria: http://www.barrika.eu/es-ES/Eventos/Documents/Bases%20e%20Inscripci%C3%B3n.pdf
Sariak
BANDAK:
1. saria, 700€ musika-produktuetan
2. saria, 500€ musika-produktuetan
3. saria, 300€ musika-produktuetan
DJ:
1. saria, formakuntza eta 200€
2. saria, REMIX edo REMASH UP produkzioa
3. saria, REMIX edo REMASH UP produkzioa
info+: liburutegia@barrika.net / 946 775 163