Barrikako Gure Esku Dago taldeak erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika aurkeztuko du gaur, eguaztenean, Nagusien etxeko tabernan (frontoiaren aurrean). Bertan berba egingo dute Zelai Nikolas legelaria eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia; biak Gure Esku Dagoko kideak dira. Horretarako, hitzordua 19:30ean jarri dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!