Horren aurretik, denboraldi aparta burutu du amateur gisa: bigarrenez Ben Hogan saria jaso, Jack Nicklaus garaikurra eskuratu, eta AEBetako sariketa irekian (U. S. Open) domina ere irabazi du, 23. sailkatuta. Bera izan da Oakmont-en (Pennsylvania) jokatu duen golfari amateur bakarra. Rahmek azaldu duenez, “beti izan dut konfiantza neure buruan. Kontuak lortu ahal izateko, lehenengo amestu behar dira, eta horrela egin dut”.