Amarratzekoek hala egin dute deialdia:
"Hil aurretik berak eskatu euskun bere errautsak bertoko aparlariok borobila osotuz itsasoratuteko. Eta horrela egingo dogu bere gogoa betetzen saiatuko gara.
Arrastiko 20:00etan Barrikako "heliportuan" lotuko gara. Bertan, loreak jaso ahal izango doguz, itsasoan borobila osatu ostean Sabasi eskeintzeko.
Itsasoaren iragarpena aproposa izango da. Itsasgora 20:15tan izango da eta itxosu txikiak eukiko doguz.
Sabasen sendiak eta Amarratz Surf Taldeak gonbidatu egin gura dauz Sabas ezagutu egin dabezan "hondartzako" bere lagun danei Azken Agur honetara.
Ekarzuez zuen oholak eta uretaratu gaitezan Sabasi merezitako agurra emoteko. Itsasoratu ezin diranak eskilaren amaieran, Talaiatik, agurra jarraitzera gonbidatzen zaituegu".