Uztailaren 15era arte izena eman daiteke Santanderreko badia ezagutzeko herri-irteeran. Txangoa uztailaren 20an izango da, eta goizeko 09:00etan irtengo da autobusa Barrikatik. 11:30ean "Badia aberasten duten altxorrak" ibilbidea egingo dute, itsasontziz; Mouro eta Santa Marina irlak, Mierako itsasadarra eta Puntaleko Dunak bisitatuko dituzte. 12:00etan izango da hamaiketakoa, itsasontzian bertan; ostean, Santanderretik ibilaldia egingo dute. Ajon izango da bazkaria eta 17:00ak aldera abituko dira Barrikarantz; bidean, Castro-Urdialesen geldialdia ere egingo dute.
Txangoaren prezioak honakoak dira: 25 euro, Barrikan erroldatuta daudenentzat; 30 euro, gainontzekoentzat. Izena emateko: Udal kultur gunera bertaratuz (Udaletxeko bidea, 2); 946 7755 163 telefono zenbakira deituz; liburutegia@barrika.net helbidera mezu bat idatziz.