Barrikako Udalbatza bilduko da arrastian

Barrikako Udalbatza.

Barrikako Udalbatzaren ohiko batzarra deitu du gaurko Roberto Muñoz alkateak. 20:00etatik aurrera, hainbat izango dute berbagai udaletxean, hala nola: aurreko aktak; berri ematea; fakturen zerrenda; 2015ko  aurrekontuaren kontu orokorraren espedientea; EAEko tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa: "Udalsarea 21, jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea"; udalkideek egin ditzaketen proposamenak; zein eskariak eta galderak.