Udaleku irekiak ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean egongo dira. Ordutegiari dagokionez, berriz, 09:30etik 14:00-14:30era izango da; ordubete lehenago sartzeko aukera egongo da, baina udalekuen prezioa 12 euro garestiagoa izango da, udalerrian erroldatuta ez daudenen kasuan, berriz, tarifa 20 euroan garestituko da.
Egun osoko txangoak daudenean, irteera ordua 17:30etik 18:00etara artekoa izango dela ohartarazi dute antolatzaileek. Udaleku irekiak 4 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzenduta daude eta, besteak beste, hainbat tailer, txango, jolas, ikuskizun, irteera eta kirol-ekintza egingo dituzte.
Prezioari dagokionez, Barrikan erroldatuta daudenek 81 euro ordaindu beharko dute hamabostaldi osoan parte hartzeko. Aste bakarrean egotea ere egongo da aukeran, ekainaren 26tik 30era, edo uztailaren 3tik 7ra, 45 euroren truke. Anai-arreben kasuan, berriz, ume bakoitzagatik 71, 5 euro ordaindu beharko da hamabostaldiagatik, eta 38,5 euro asteko egonaldiagatik. Udalerrian erroldatuta ez daudenek, bestalde, 135 euro ordaindu beharko dituzte hamabostaldiagatik.