Munduko zortzigarrena da Rahm, Irlandako Irekia irabazi ostean

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 11a, 17:45

Jon Rahm, garaipena ospatzen, Irlandan. © EUROPEAN TOUR

Jon Rahm golf-jokalari barrizkotarra munduko zortzigarren postura igo da, pasa den domekan Irlandako Irekia bereganatu ostean. 22 urteko kirolariak bere ibilbide profesionaleko bigarren garaikurra eskuratu zuen, herenegun, Sei Konderrietako Portstewart herrian. Aurretik Kaliforniako Irekia irabazita estreinatu zuen garaipen zerrenda, San Diegon (AEB).

Kristalezko garaikurra ez ezik, Rahmek Irlandako golf-zaleen bihotza ere irabazi zuen Strand Course zelaian, joko-erakustaldi bikaina eginda. Hala, sariketa buelta eder bategaz abiatu zuen, 65 kolpetan; eta itxiera ikusgarriagoa egin zuen zirkuitua ixtean, kolpe zenbaki bera eginda, baina euriari, haizea eta eguraldi kaskarrari aurre eginda. Hala, 24 kolpe par azpitik amaitu zuen txapelketa, Matthew Southgate ingelesak eta Richle Ramsay eskoziarrak baino sei gutxiago. Rahmek Yeray Álvarez Athleticeko jokalari gaixoari dedikatu zion garaipena: "nire babes osoa ematen dizut, denok irabazi dezazun gura dugun bataila horretan".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun