Eguerdiko 12:00etan ipini dute lehenengo hitzordua, Iparralde tabernan. Handik hasiko dute trikiti-poteoa, Joseba eta Victor trikitilarien eskutik. Ostean, herri-bazkaria egingo dute Nagusien Etxean, 14:00etatik aurrera. Menu bi egongo dira aukeran, nagusientzakoa eta umeentzakoa, 15 eta 6 euroan, hurrenez hurren.
Arrastian, 18:00ak aldera, Monda Lironda pailazoek "Rol Jokoa" antzezlana taularatuko dute, hori ere Nagusien Etxean bertan, ume denen gozamenerako. Azkenik, euskararen aldeko ekitaldiei ginga ipintzeko asmoz, eta udagoieneko iluntzeetako hotzari aurre egiteko ere bai, txokolate bero-beroa banatuko dute hori gura duten barrikoztar denen artean.