Kultura  Barrika 2017-11-29 16:41

Ander Deunari gorazarre egingo diote bihar Barrikan

Urtero legez, azaroaren akabuan Ander Deuna Eguna ospatuko dute barrikoztarrek. Hala, hilaren 30ean, eguenean, Barrikako dozenaka lagun Goierriko Ander Deuna baselizara hurreratuko dira. Horrenbestez, goizeko 11:00etan santu horren omenezko meza nagusia egingo dute. Ordu erdi geroago, Barrikako abesbatzak baselizara hurreratuko diren denen alaitasunerako abestiak kantatuko ditu. Jarraian, 12:00etan, trikitilariek askotariko doinuak zabalduko dituzte barrikoztar denak dantzan jartzeko. Azkenik, egunari amaiera emateko, 12:00etan herri-hamaiketakoa egingo dute. Hala, bertaratuko diren herritarrak sabela beteta bueltatu ahal izango dira etxera Ander Deunari gorazarre egin ostean.

2017/11/30 11:00

Ander Deuna baseliza Barrika

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa