Horretan parte hartu gura dutenek hilaren 10eko 14:00ak arte izango dute aukera, udal-liburutegian.
Barrikako X. Tostada-lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik; zapatuan, 14:00etan, izango da horretarako epemuga. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat tostada aurkeztu beharko ditu astelehenean, 18:00etan, udaletxeko beheko solairuan. Ordu erdi beranduago epaimahaikideak lanak probatzen hasiko dira.
Euren ustez lehenengo hiru tostadarik onenak direnen egileek saria izango dute, bi pertsonentzako afari bana, alegia; irabazleak Itxasgane jatetxean gozatuko du, bigarrenak Iparralden eta hirugarrenak Cantabricon. Lehiaketaren sariak banatu ondoren, hurreratutako jendearen artean tostada-dastaketa egingo dute.