Indarkeria matxistari aurre egiteko gizonezkoek zer egin dezaketen eztabaidatzeko hitzordua ipini dute martxoaren 16an, barikuan, Barrikan. Edozein gizon bertan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Eztabaida 18:00etatik 19:30era izango da, udaletxeko beheko solairuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!