Auzokideek eman dute sutearen berri, 13:11n. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez hainbat foku izan dira. Haize ufadek lagundu dute sua zabaltzen; hala, garrek eukalipto-gune bat eta zenbait sastrakadi irentsi dituzte. Sutea ez da etxeetara hurreratu eta, halandaze, ez da etxerik hustu.
Sos Deiak Larrialdi Zerbitzuaren arabera, sutea erabat amatatuta geratu da 15:38an, baina ordubete beranduago, erakunde berak aitortu du sutea berpiztu dela, haizearen eraginez.