Horrenbestez, goizeko 11:00etan santu horren omenezko meza nagusia egingo dute. Ordu erdi geroago, Barrikako abesbatzak baselizara hurreratuko diren denen alaitasunerako abestiak kantatuko ditu. Jarraian, 12:00etan, trikitilariek askotariko doinuak zabalduko dituzte barrikoztar denak dantzan jartzeko. Azkenik, egunari amaiera emateko, 13:00etan herri-hamaiketakoa egingo dute. Hala, bertaratuko diren herritarrak sabela beteta bueltatu ahal izango dira etxera Ander Deunari gorazarre egin ostean.