Paleolitoa "berpiztuko" dute Historiaurrearen I. Jardunaldian

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 28a, 12:42
Besteak beste, Aranbaltzan bizi ziren neandertalek tresnak egiteko zuten teknika erakutsiko dute jardunaldian..

Abenduaren 29an (zapatua), eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo dute, Barrikako Udaletxeko Plazan, Historiaurrearen I. Jardunaldia. Paleolitoko gure arbasoek erabiltzen zituzten hainbat teknikaren erakustaldia egingo da, besteak beste.

Hauxe izango da jardunaldiaren egitaraua (ordutegiak ez dira zehaztu):

  • Paleolitoko arkeologia-eraskusketa. Gure arbasoek orain dela 400.000 urtetik hona erabilitako tresnak ikusbide.
  • Silex-lanketaren erakustaldia. Barrikako Aranbaltzan orain 80.000 urte bizi ziren neandertalek tresnak egiteko zeukaten modua erakutsiko da.
  • Sua pizteko erakustaldia.
  • Propultsatzaile bidez xabalina jaurtitzeko erakustaldia. 
  • Historiaurreko arku-jaurtiketa erakustaldia.
  • Propultsatzaile bidez xabalina jaurtitzeko I. txapelketa. Lehen hirurentzako sariak egongo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun