Edukiontzia daroaten kamioi bi igaroko dira herritik, eta etxean sortutako hainbat hondakin jasoko dituzte, besteak beste etxetresna elektriko txikiak, sakelako telefonoak, sukaldeko tresnak eta kableak (ikusi zerrenda osoa hemen). Zerbitzu berri hau Bakio, Durango eta Forutik igaro da daborduko, eta Trapaga eta Santurtzitik ere pasatzekotan da.
Birziklapena Bizkaiko herritarrentzat “errazagoa eta hurbilagoa” egitea helburu sortu zuen ekimena Garbikerrek: “Asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea”.