Antzinako ontzien entzera ohol eta belakaz egindako berrogei saltoki baino gehiagotan izango dira ikusgai eta salgai bai jan-edatekoak bai artisautzazko produktuak, denak "makinarik erabil barik egindakoak", Merkatuaren antolatzaileek nabarmendu dutenez. Gastronomiari dagokionez, mota denetako mariskoa (eta hari laguntzeko ardoa) izango da nagusi, baina egongo da bestelako aukerarik ere, okela errea, taloa eta gozogintza, besteak beste.
Hainbat herrialdetako jantziak, egurrezko jostailuak, bitxiak, larruzko objektuak... ere eskura izango dituzte bertaratzen direnek. Bestalde, Paleolitoan gure kostaldean erabiltzen ziren arrantzarako eta ehizarako tresnen eta tekniken erakusketa egongo da.
Gaur egun itsasoen egoera ez da behar bezain ona, eta arazo horretaz ohartarazten saiatuko da Goazenup elkartea. Zehazki, plastiko lar erabiltzeak itsasoari eta azkena batean guri egiten dion kalteen berri emango dute Goazenupeko kideek. Adierazi dutenez, espero da martxa honetan jarraituz gero 2025ean arrain baino plastiko gehiago egongo dela munduko itsasoetan. Barrikako Merkatua, hain zuzen, ekainaren 7, 8 eta 9an egingo duten kostaldea garbitzeko kanpaina zabgltzeko baliatuko dute. Hurrenez hurren Barrikan, Gorlizen eta Plentzian egingo dituzte garbiketa-saioak.