"Emakumezkoen defentsa pertsonaleko ikastaroen goraldia" dagoen momentu batean dator umeei begirako ekimen hau, udal-iturriek azaldu dutenez. Saioak Ander Deuna kultur aretoan egingo dituzte, eta ordu bi iraungo du bakoitzak, 17:30etik 19:30era.
Itziar Unibaso Kultura zinegotziaren berbetan, "neska-mutikoek hainbat jolas eta jarduera egingo dituzte arlo fisiko eta mentalean defendatzen ikasteko”. Gaineratu duenez, halako jarduerei esker koordinazioa eta oreka garatzen dira, hala nola autoestimua, hobetzeko gaitasuna eta adiskidetasuna.
Asmoa da, Udalaren esanetan, umeek "praktika sinpleak eta erraz aplikatzekoak lantzea, gaztetatik finkatu ditzaten defentsa pertsonaleko sistema on baten oinarriak, integritatea, umiltasuna eta gainerakoenganako errespetua aintzat hartuta".