Sabaiak eta jesarlekuak pintatu, metalezko egiturak garbitu eta leundu... Hainbat lan egin Barrikako Udalak hirigunean egoera okerrenean zeuden bederatzi markesinak konpontzeko, Goierri auzoan eskolarako garraioaren zain dauden ikasleek babestuta egoteko erabili ohi duten egurrezko beste bat garbitzeaz gain.
Aldaketa garrantzitsuenetakoa, Lanetako zinegotzi Vicente Garcíak adierazi duenez, kristalak aldatzea izan da, "ikusgaitasuna eta segurtasuna hobetzeko" zaharrak kendu eta gardenagoak ipiniz.