Udalak iragarri du kurtso honetan zehar 152 kale-argietako bonbillak aldatuko dituztela Amezaga Goiko kalean, Goierri-Sandeliz bidean, Txintxilandian, osasun-zentroan, Kantarranasen, Elordui-Lastarrin, Muriolan, Udaletxean eta Ardanzan. Bestalde, hobekuntza-lanak egingo dituzte beste 57 farolatan, Musurieta eta San Telmo inguruetan.
Argiak aldatzearen kostua 80.344 eurokoa izango da Udalaren esanetan, Roberto Muñoz alkateak adierazi du neurri horri esker kontsumoa, argi-kutsadura eta atmosferara isuritako CO2 kopurua gutxituko direla.