EH Bilduren esanetan, ordutegia aldatzea erabaki zenean talde horretako zinegotziek adierazi duten ezinezkoa zitzaiela ordu horretan bilkuretara joatea, lan-arrazoiengatik. Gaur egun, bi hilean behin egiten dira barrika osoko bilkurak, hileko lehenengo eguazteneko 09:00etan.
Goizez egindako lehenengo bilkuran oposizioko zinegotzi denak kexatu direla azaldu du EH Bilduk (bai bere hirurak bai iBarrikako bakarra), baina alkateak kexa horiek aintzat hartu ez eta goizeko ordutegia behin betikoa izatea ezarri zuela. Modu horretan herritar askori bilkuretara joan eta "euren ordezkari politikoen erabakiak bertatik bertara ezagutzeko" aukera ukatzen zaiela ere salatu dute.
"Udalaren helburuetako batek herritarren parte-hartzea sustatzea izan beharko lukeen arren, ikusten da EAJ ez dagoela prest fiskalizatua izateko", dio EH Bilduk kaleratutako oharrak. "Horrenbestez, nekez pentsa daiteke gobernu-talde honek parte-hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duenik, haren jokabideek adierazten badute interes gutxi dutela gainerako udalkideen edo Barrikako bizilagunen presentziarekiko".
HIRUKAk galdetuta, Roberto Muñoz Barrikako alkateak adierazi du ez duela gai horretaz ezer esateko.