Barrikako Argazki-topaketak talde kulturalak utzitako hamalau argazki bilduko ditu 2020. urterako egutegiak; hamabi hilabeteetarako, beste bat azalerako eta azkena kontrazalerako. Itziar Unibaso Kultura zinegotziak dioenez, "argazki horiek balio dute Barrikako udalerria modurik onenean irudikatzen duten argazkiekin egutegi desberdin eta berezi hau egiteko”. Bertan, hainbat argazki ikus daitezke, berbarako, udaletxeko plaza elurtuta, labarrak, herriko jaietako uneak eta urtean zehar Barrikan egiten diren hainbat jarduera.
Gabonetako jaiak zoriondu eta biztanle guztiek euren egutegia eduki dezaten, etxebizitza guztietako gutunontzietan utziko dira egunotan zehar, postal bategaz eta Udalaren zorion-agurragaz batera. Gainera, udalerriko egoitza bietan, kultur etxean eta landa-turismoko etxeetan hainbat egutegi utziko dira, interesatuta dagoen pertsona ororen eskura. Denera, 1.200 ale inguru argitaratu ditu Udalak.