Galdeketan ahalik eta perfil gehienetako pertsonek parte hartzea da asmoa, horregatik aintzat hartuko dituzte herritarren generoa, adina, auzoa... Roberto Muñoz alkateak zehaztu du Udalaren interes handienetako bat Gure Etxeari (alondegia izandakoa) eman dakizkiekeen erabileren gaineko iritziak batzea dela.
Inkesta prestatzeko, herritarrei eskutitzak bidali dizkiete daborduko, eta haien laguntza eskatu dute prozesua behar bezala gara dadin.