Flyschera ailegatzeko bidea seinalez adieraztea "absurdoa da guretzat, surflariak garen heinean Barrikako ohiko erabiltzaileak garenontzat", esan dute. Izan ere, azpimarratu dute hondartzara jaisteko eskailerak egoera negargarrian daudela (hori erakusten duen hainbat argazki argitaratu dituzte idazkiagaz batera), eta behin baino gehiagotan eman diotela horren berri Udalari, hark erantzun barik.
Eskaileren mantenuaz axolagabe jokatuz erabiltzaile ohikoenak baztertuta uztea eta orain, berriz, "inolako irizpiderik gabe gunea sustatu gura izatea" leporatu diote Udalari. "Guk ere neurriak hartuko ditugu", gaineratu dute, "bat egiten dugu Gaztelugatxen gertatzen denarekin". Iragarri dutenez, borrokatu egingo dira "ingurua errespetatzen duen turismo-eredu jasangarriaren alde".
Idatziaren alde eginez erantzun du, Amarratzen Facebook orrian bertan, Juan Jose Ezpeleta Barrikako alkate izandakoak, besteak beste bertako hondartza "ahaztuta" egotea eragin duten erabaki politikoak gogor kritikatuz. Gaur egin iBarrika taldeko kidea da Ezpeleta, eta indar horren zinegotzia izan zen aurreko legegintzaldian.