Herritarrek sarritan ukitzen dituzten lekuak desinfektatzeari eman diote lehentasuna: zaborrontziak, edukiontziak, barandak... Neurri bera hartu da herritar gehien dabiltzan guneetako zoruetan, hala nola osasun-etxean, farmaziaan, okindegietan, estankoan eta kutxazain automatikoetan.
Gainera, egoera honek dirauen bitartean errefusaren edukiontziak zabalik egongo direla adierazi dute, zarama botatzen dutenek ukitu behar izan ez ditzaten.