Pertsonaia ezagun bat, pelikula bat, leku bat... Umeek aztarnen atzean zer dagoen asmatu beharko dute; astero, astelehenetik eguenera bitartean argitaratuko dituzte aztarna horiek (hiru denera), eta erantzunak barikua baino lehen bidali beharko dira barrikaetxean@gmail.com helbide elektronikora.
Gaur jokoaren oinarri osoak argitaratuko dituzte blogean, eta probazko saio bat egingo da bihar eta etzi.
Erantzun zuzenak asmatzen dituztenen artean sariak zozkatuko dituzte, osasun-alerta amaitu ostean banatuko dituztenak.