Koronabirusa Uribe Kostan

Mikroipuin-lehiaketa martxan: gai librea, baina "konfinamendua" aipatuta

Unai Brea 2020ko mai. 19a, 14:09

Etxealdia arinduz badoa ere, Barrikako Udalak segitzen du etxe barruko orduak ahalik eta ondoen pasatzeko ekimenak proposatzen. Oraingoan, mikroipuin-lehiaketa antolatu du. Uribe Kostako Mankomunitatean bizi diren adin nagusiko herritar denek har dezakete parte, baita Barrikako Udal Erregistroan izena emanda dauden elkarteetako kideek ere.

Ipuinen gaia librea izango da, baina derrigorrez aipatu beharko da "konfinamendu" berba, edo beraren eratorri bat: "konfinatu", "konfinatuta"... Gehienez ere 150 berbako lanak izango dira (izenburua barne), eta 12 puntuko Times New Roman letra-motan idatzita bidali beharko dira prentsa@barrika.eus helbidera, maiatzaren 21a eta ekainaren 5a bitartean. Udal-webgunean irakur daitezke lehiaketaren oinarriak osorik. 

Gertuko Auzokide Elkarteak egingo du epaile-lana, eta ekainaren 16a baino lehenago jakinaraziko dira irabazleen izenak, Barrikako Udalaren webgunearen eta sare sozialen bidez. Euskarazko eta gaztelaniazko kategoriak bereiziko dira, eta bakoitzean sari bi emango dira, 100 eta 50 eurokoak hurrenez hurren. Sari-banaketarako datarik ez dago oraingoz, osasun-krisiaren ondoriozko egoerak hobera egin arte itxarongo baitute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun