Udal Liburutegia arduratuko da ekimena bideratzeaz. Aurrez aurreko eskolarik ezaren ondorioa ahal den heinean arintzea da helburua. Hala, eskolatik etor daitezkeen jarduera-eremuetan lagunduko dute: irakurmena, kalkulua... Umeen gurasoek edo tutoreek eskatutakoaren arabera betiere.
Asmo horregaz, “posible denean, eta osasun-gomendioek horretarako bidea ematen badute, aurrez aurreko saioak antolatuko ditugu liburutegian", azaldu dute. Kontsultak egiteko, liburutegia@barrika.eus helbidera idatzi edo 94 677 51 63 zenbakira dei daiteke, 10:00etatik 13:30era.