Muriolako hondartzara doazenek Udalak ipinitako aparkalekuan utzi beharko dute autoa

Unai Brea 2020ko eka. 15a, 16:43

Muriola hondartzaren panoramika. CC-BY THEKLAN

Barrikako Udalak Muriolako hondartzara autoz sartzea debekatu du, eta doako aparkaleku bat prestatu du pilotalekuaren alboan, hondartzara doazenek bertan kotxea utzi eta oinez jaisteko. Hala, sarbidea hobeto kontrolatu eta pilaketak saihestuko direla adierazi dute.

Udalak pertsona bi kontratatu ditu aparkalekua zaintzeko eta autoa uzten dutenei hondartzaren edukieraren berri eman eta sartzeko aukera dagoen adierazteko. Langile bi horiek etengabe harremanetan egongo dira sorosleakaz, hondartzan zenbat jende dagoen jakiteko. Kopurua handiegia denean, hondartzara jaistea debekatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun