Kontakizunen gaia librea izan arren, "konfinamendu" berba aipatzea zen bete beharreko baldintzetako bat. Hizkuntza bakoitzerako sari bi egon dira, 100 eta 50 eurokoak hurrenez hurren. Euskarazkoan, bigarren saria Aratz Errementeriarentzat izan da, eta gaztelaniazkoan Jose Manuel Barandiaranentzat.
Barrikako Udalak eta Gertuko Auzokide Elkarteak antolatu dute lehiaketa, "COVID-19aren ondoriozko egoera eramangarriagoa izan dadin".