Argazkilaritza-rallya "modu berezian" egingo dute

Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 12:15

Sanjuan jaiak bertan behera geratu arren, Barrikako argazki-taldeak argazki-rallya egingo du, modu desberdinean bada ere. Seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta telematikoki egingo dute, ekainaren 28an. Parte hartu gura dutenek (18 urtetik gorako argazkilari ez profesionalak, betiere) ekainaren 23ra arte dute epea izena emateko.

Parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, muga egongo da: izena ematen duten lehenengo 50 lagunek bakarrik izango dute aukera rallyan lehiatzeko. Argazki-maratoia ekainaren 28ko goizean egingo da, 10:00etatik 13:00etara; lau argazki egin beharko dira, emango diren gaien gainekoak, eta 45 minutun behin bat entregatu. 

Parteko hartzeko interesa dutenek ekainaren 23a baino lehen idatzi behar dite liburutegia@barrika.eus helbidera. Lehiaketaren oinarriak eta sariak Barrikako Udalaren webgunean ikus daitezke.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun