Jon Rahm, munduko golf-jokalaririk onena

Erredakzioa 2020ko uzt. 20a, 13:03

© PGA TOUR

Estatu Batuetatik dator notizia. Jon Rahm golf-jokalari barrikoztarrak PGA Tourreko Memorial lehiaketa irabazi zuen bart, gauerdia pasata Euskal Herriko orduaren arabera, eta honenbestez lehenengoa da munduko rankingean. Balentria hori lortzen duen lehenbiziko euskal herritarra da, eta bederatzigarren europarra. Izan ere, historian 24 golf-jokalari baino ez dira izan munduko bat zenbakidunak. 

Profesional modura jokatzen hasi eta lau urtera lortu du Rahmek munduko onena izatea. Golfaren gailurrera ailegatu den bosgarren jokalari gazteena da (26 urte beteko ditu azaroan). Bere ibilbidean zehar, hamaika txapelketa irabazi ditu Barrikakoak, eta 48 bider lortu du lehenengo hamar onenen artea sailkatzea. Erregulartasun horri esker ailegatu da munduko lehenengoa izatera; orain, txapelketa handietako bat irabaztea falta zaio, eta helburu horixe duela aldarrikatu du atzoko arrakastaren ondoren. Uda honetan bertan izango ditu horretarako aukerak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun