Jausi ondoren, zebilen bidea baino lau metro beherago geratu da zauritua. Ezin zenez mugitu, suhiltzaileak, Ertzaintza eta hurbileko hondartza bateko sorosle bat joan dira bertara. Azkenik, ordea, helikoptero batek eroan behar izan du gizona (40 urtekoa) erietxera, bera zegoen lekura ailegatzea zaila zen eta.