Izena emateko Udal Kultur Gunera jo beharra dago, bertara joanez edo 94 677 51 63 zenbakira deituz. Posta elektronikoz ere egin daiteke, liburutegia@barrika.eus helbidean.
Gutxieneko pertsona-kopurua seikoa izango da. Gehienezkoa gaindituz gero, berriz (ez dute adierazi zein den), Barrikan erroldatutakoei emango zaie lehentasuna. Eskolen ordutegia 17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara izango da.