Gune Anitzako manifestuagaz bat egin du Udalak, eta hala, Udaletxearen guneetan aniztasuna bermatzeko konpromisoa hartu du. "Pertsona bakoitzak bere identitatea inposizio barik modu askean garatzera lagundu nahi dugu", azaldu dute, "emakume, gizon, intersexual zein pertsona ez bitar gisa garatu eta adieraziz".
Honenbestez, Udaletxean, Kultur Etxean eta Emakumeen Etxean LGTBIQ+ komunitatearen aldeko jarrera positiboak eta integratzaileak baino ez direla onartuko azpimarratu dute, eta zigiluagaz bat egitera deitu diete herriko saltoki, elkarte eta bestelako guneei.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun