Urte oso bat lehiatu barik egon eta gero, Barrika Piragua Taldeak emaitza onakaz hasi du denboraldia. Lehenik, otsailaren 27an, Legution egin zen erlojupeko 2.000 metroko Euskadiko Txapelketan, taldeen sailkapenean, bigarren postua eskuratu zuen. Maila guztietako 19 palista barrikoztarrek parte hartu zuten froga horretan.
Martxoaren 7an, aldiz, Irunen egin zen Euskadiko Neguko Txapelketan Barrika Piragua Taldea hirugarrena izan zen 5.000 metroko frogan. Horretara, maila guztietako 23 taldekide bertaratu ziren, eta horien artean zueden Irene Gana eta Ane Eileen Mesa, 23 urtez beherako kategorian eta kadeteetan garaileak, hurrenez hurren.
Iker-Ekaitz Libano Barrika Piragua Taldeko teknikoa eta entrenatzaileak adierazi du oso emaitza onak izan direla, "kontutan hartuta kluba obretan dagoela eta pandemia egon dela tartean". Horretaz gain, taldeko palisten kopuru handia eta partaidetza ere nabarmendu ditu.