Asteburuan Espainiako lehendabiziko esprint txapelketa egin dute Trasonan; bertan egon ziren Barrika Piragua Taldea eta Higinio Rivero.
Arraunlari olinpikoak lau domina (urrea KL2 200 metro, zilarra KL2 500 metro, brontzea VL3 200 metro eta brontzea VL3 500 metro) eskuratu zituen, eta emaitza horiei esker, Europako Txapelketan egongo da. Baina horren aurretik, taldea ordezkatuko du maiatzean Szegeden (Hungaria) egingo den Munduko Txapelketan.
Bestalde, Barrika Piragua Taldea 21. postuan geratu zen taldekako sailkapenen orokorrean; gizonezkoenean, aldiz, lehen 10 sailkatuen artean geratzea lortu zuen.