Familiaren Astea maiatzaren 15ean ospatu den Familiaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan kokatzen da, eta ez da lehenengo aldia mota horretako jarduerak egiten dutena, antolatzaileek azaldu dutenez, duela urte askotatik egiten duten ekimena baita. Iaz, baina, konfinamendua zela eta, online ospatu zuten oso-osorik.
Testuinguru horretan, COVID-19aren aurkako segurtasun-neurriei jarraituz, hainbat ekimen egiten ari dira egunotan adinekoek egoitzetatik kanpo senideakaz goza dezaten. Era berean, egoitzan bertan beste jarduera batzuk egiten ari dira egoiliarren eta profesionalen artean.
Adinekoak "oso hunkituta" agertu dira, "euren senideekin eta ingurukoekin ekimenak eta denbora gehiago partekatu ahal izan dituztelako". Besteak beste, bingoan, pasapalabran eta boloetan jolastu dira; era berean, gaztetako musika entzun eta familiakoakaz paseatzera irteten ari dira.